Zer egingo dut gaur?

Etxean gauden egunotarako familiek zuen seme-alabekin etxean ere ekintza hezigarriak lantzeko aukera izan dezazuen baliabide interesgarri bat aurkeztera gatoz gaurkoan. Mahi-Mahi taldekoek sortutako orrialdean etxeko txikiekin ikusi edo egiteko hainbat ipuin eta jolas aurkituko dituzue. Hurrengo estekan klik egin eta sartzera gonbidatzen zaituztegu.

http://www.mahimahibyaskora.com/eu/etxean

Ondo izan eta besarkada estu bat jaso ezazue.

Familian goxo-goxo, euskaraz

Etxeko egonaldiari familian goxo-goxo aurre egiteko zenbait ideia dituzue hurrengo loturan: errezetatxoak, irakurketa saioak, filmak, hainbat app…

https://ataria.eus/komunitatea/uema/1584390652312-etxean-goxo-egoteko-euskarazko-baliabideen-zerrenda

Egonaldi atsegina izan eta zain zaitezte!eguzkia

Gure ekipoa!

Familiok, lan itzela egin dugu Soin Hezkuntzan ikasturte honetan. Kirol, dinamika eta ariketa ezberdinen bidez elkarren artean errespetatzen ikasten jardun gara, besteak beste. Harluxeten arabera, ekipoa lan bat burutzeko antolatutako lan taldea da eta horixe izan da gure erronka: ekipo bihurtzea. Elkarren artean antolatzen ikasi dugu, baita eman beharreko urratsak koordinatzen ere. Ekipo batean elkar animatu behar garelako, batez ere erortzen garenean. Argazkia atera dugu eta Ander falta zitzaigunez, egun horretan buruan izan genuen eta horren adierazle solte utzi genuen baloi bat, ez daudenak ere ekipoak gomutan eduki behar dituelako.saski